Kultura Ondarea

 
 

Horien artean, nabarmentzekoa da Zabala-Belendiz multzoa San Pelaio baselizaren eta Lorentene baserriaren multzoaren inguruan, eraikina, artea, etab. Horrez gain, aipatzekoak dira Telletxeondo, Zubiate, Elezpeiti-Goikoa, Goikoetxe, Zabalerdi, Pinaga, Intxaurandi baserriak, eta San Pedro, Santamañe, San Lorentzo, San Pelaio, San Emeterio eta San Zeledon baselizak, bai eta Loiola eta Elexalde etxetzarrak ere.

Egia da horiek ez dutela balio artistiko handirik “egikeraren” arloan, ez direlako erromanikoko, gotikoko, eta abarreko elementu esanguratsuak. Hala eta guztiz ere, historiaren eta jatorriaren adierazgarri diren heinean, balio historiko-artistiko itzela dute, udalerriaren bizitzaren funtsezko alderdiak adierazten dituzte eta; ondare garrantzitsuenak dira horietatik sortutako harremanak, eta interes bereziarekin jorratuz gero, une garrantzitsuak eratzen dituzte horiek, herriaren ezinbesteko alderdi.