Leku interesgarriak

 
 

Esan gabe doa Erdi Aroan antzinako bide erromatarrak erabiltzen zituztela, komunikazio-bide naturaletan ezarrita baitzeuden, eta aintzat hartzen baitzituzten eskualdeko geografiaren mugak eta oztopoak.

Ibilbide horietako bat Bizkaiko kostaldeko Done Jakue bidearekin bat dator. Bide hori zehaztu gabeko uneren batean sortu zen (XII-XIII mendeak bitarte izan omen zen), kostaldeko jatorrizko bidean, arabiarren arriskutik ihesi. Frantziatik zetorren, Gipuzkoatik pasata Bizkairaino, eta hantxe banantzen zen: batetik, barnera zihoan bidea zegoen, Burgoserakoa; eta bestetik, Kantabria igaro eta Santiagorakoa.

Done Jakue bidearen garrantzia eta ospea hain ziren handiak, Arratzuko Santo Tomas eliza Santiagora zihoazen erromesek ostatu hartzeko eta gurtzeko sortu baitzen.

Kultura, hizkuntza eta paisaietan aberatsa, lasaia eta pilaketarik gabea, Frantziako bideko jende multzo handirik gabea. Irundik irteten zen, antzinatik Europa kontinentaleko erromesen abiapuntua izan zen hiritik (bertatik sartzen ziren, halaber, ondoren Frantziako bidea hartzera zihoazenak, Gasteiztik pasata, Burgosekin edo Santo Domingo de la Calzadarekin lotuaz). Kostaldeko bideak Gipuzkoa zeharkatzen zuen, Donostia, Zarautz, Deba eta Mutriku pasata, eta ondoren, pixka bat barneratzen zen, Ziortza, Gerrikaitz, Gernika, Morga, Larrabetzu, Lezama, Bilbo eta Portugaletetik igarotzeko. Kantabriara Castro Urdialesetik sartu, eta Santander, Santillana de Mar eta San Vicente de la Barqueratik pasatzen zen; Asturiasen, Ribadedeva, Llanes, Ribadesella eta Villaviciosa, Aviles zeharkatzen zituen, eta Cudilleron eta Luarcan kostaldetik jarraituta, Santiagora iristen zen.