Arratzuri buruzko datu orokorrak

  • Biztanleria: 391 biztanle.
  • Azalera: 9,86 km2
  • Autonomia Erkidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoa.
  • Lurralde historikoa: Bizkaia.
  • Eskualdea: Gernika-Bermeo.

Ingurune fisikoa

Arratzuko elizatea Busturiako merindadeari dagokio, eta Gernikako hiribilduko IPAR-EKIALDEan dagoenez, haren barruti judizialaren mendekoa da.

Gernikatik Markinara eta Nabarnizera doazen bideen ertzean dago, haran estuko eremu menditsuan. Lehenengo bidea Golako ibaiarekiko paralelo, eta bigarrena, Urukulu errekarekiko paralelo daude, eta ibai horien urek Uarka-Barrutiako ibarrean egiten dute bat, Oka ibaian edo Mundakako itsasadarrean isuri aurretik.

Iparraldean Kortezubi du mugakide, ekialdean Nabarniz, hegoaldean Mendata, eta mendebaldean Ajangiz eta Gernika-Lumo.

Arratzuk Gernika-Ibartxu BI-2224 foru-errepidetik du sarbideetako bat; horrez gain, Nabarniztik datorren BI-3242 errepidetik ere sar daiteke, bai eta Kortezubitik Barrutia auzora doan BI-638 errepidetik ere.

  • Busturialdea Urdaibai
  • Turismo euskadi
  • Euskalmet
  • Nekatur