Alkatearen agurra

Arratzutik, ongi etorririk beroena www.arratzu.com atarira. Udal webgune honen xedea herriari buruzko informazio guztia jakinaraztea da, bai herritarrei, bai bisitariei.

Erabiltzaileek zuzenean ezagutuko dituzte Udalaren funtzionamendua , udalerriko azken berriak eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Arratzuko biztanleek izapideak telematikoki egiteko aukera izango baitute.

Hitz batez gure  helburua edozein pertsona, edozein momentutan eta munduko edozein tokitatik gu ezagutzeko eta Udalarekin harremanetan jartzeko aukera izatea. Hori dela eta  gurera gonbidatzen zaituztegu gure herriaz gozatzera.

Agur bero bat,

Josu Sabin Olano Irazabal

Kontaktua

Arratzuko Udala

Loiola Auzoa, 2

48383 Arratzu (Bizkaia)

Tfno: 946256884

Fax: 946255404

Email: udala.arratzu@bizkaia.org

Ordutegia: 8:00etatik 14:00etara.